XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Astigarraga

Betor, betor, oitazortzia, uria, aberri soñekoz jantzi, aberri eresiz kilikatuko dan eguna.

Ez gera aztuta igazko oyartzuar, errenderiar, ondarrabiarren goizeko sarrera, eguerdiko Andoaindarrena eta ¿nola aipa guziak?.

¡Alako egunik! Santa sekula ez da ala bete gure enparantz ederra.

Geretzat genitun sagardo onenak... ¡tira!... anayak zurrupatu zizkiguten.

Betor, betor oitazortzia Urtzi lagun.

Ebreotarrek, illunabarretik asten zituzten jayak, guk ere 27 illunabarretik ekingo diogu.

Beraz, larunbat illunabarrean xaguxarrak etxe inguruka diraneko asiko da danboliña tunpuntuntunka.

Orduberdi geroago Doberak, antziñako doberak, orain ogei urte arte emen eztai arratsean jotzen ziradenak; Eusko Gaztedi eta Emakume Abertzale Batza'ren eztayak bai ditugu ba; urrengo egun batean azalduko det zer nola diran Doberak.